Web orrialde bat izango banu... gehiago salduko nuen... gehiago irabaziko nuen...

Erabilerraztasuna

Zer da erabilerraztasuna?

Web erabilerraztasunak, pertsona-kopuru handienak web-ean eta bertako edukietan sartzeko duen gaitasuna adierazten du, bere nabigatzeko testuingurua edo erabiltzaileen minusbaliotasuna kontua hartu gabe. Nabigatzeko testuinguru bezala honako elementu hauek ulertzen ditugu: gailuak, nabigatzaileak, Internetera konektatzeko abiadura, periferikoak, nabigatzailearen edo ekipoaren konfigurazioa, ingurumenaren baldintzak, eta abar. Minusbaliotasuna aipatzen dugunean berriz, ikusmen, entzumen edo mugimenduko urritasunak edo urritasun kognitiboak esan nahi ditugu.

Konpromiso-aitorpena

Horrengatik guztiarengatik, W3C (World Wide Web-erako partzuergoa) erakundeko WAI (Web-aren Erabilerraztasunerako Ekimena) Lan Taldeak ezarritako Erabilerraztasuneko Arauak betez, edukien erabilerraztasuna bermatzen duen web gunea garatu dugu. Baliozko markatze semantikorako XHTML 1.0 bertsio Zorrotza eta diseinurako kaskadako estilo orriak (CSS) bezala, W3Cak ezarritako web estandarrak erabiltzeak, web gunearen edukia behar bezala inprimatzeko aukera eskaintzeaz gain, web gunea bera gailu eta plataforma diferentetan ikusteko aukera ematen du. Web gune honen erabilerraztasunarekin lotuta galdera, iradokizun edo arazoren bat baduzu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan honako helbide elektroniko honetara idatzita: i-micropymes@camaragipuzkoa.com

Onespen-aitorpena

i-micropymes web guneak honako puntu hauek betetzen ditu:

  • A Bikoitza mailarekin Web 1.0 Edukirako Erabilerraztasuneko Arauak betetzen dituela aitortzen du.
  • XHTML lengoaiaren 1.0 bertsio Zorrotza zuzen erabili dutela eta bere sintaxia lengoaia horren gramatikara mugatzen dela aitortzen du.
  • Erabilitako estilo-orrien sintaxia zuzena dela aitortzen du.

© 2006 | Jabetza intelektuala Tolosa Hiribidea, 75 - 20018 Donostia-San Sebastián

Tel.: +34 943 000 285 -