Prozedura

1. Programako laguntzaren azalpena

Honako ekintza hauek garatuko dira programan, aholkulari homologatuaren laguntzaz: oinarrizko web orria egitea, Gipuzkoa Marketen, Gipuzkoako Bazkundeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko online marketin-zerbitzuen web berrian alta hartzea eta enpresako pertsona bat prestatzea, Interneteko edukiak eguneratzeko. Ekintza horiek enpresa-negozioa hobetzea dute helburu, Interneten agertuta. “i-micropymes” programak aholkulariaren lanaren kostua, domeinuaren lehen urtea, web orriaren lekurapena eta online marketin-zerbitzuen web orriko agerpenerako diruz laguntzen du.

2. Programako onuraduna izateko eskakizunak

  • a) Jarduera ekonomikoa Gipuzkoako Lurralde Historikoan garatzen duten enpresak edo autonomoak izatea.
  • b) 10etik behera langile edukitzea.
  • c) Zerga-arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean edukitzea.
  • d) Lantokian ordenagailua eta Interneterako konexioa edukitzea.
  • e) Aurretiaz i-micropymes programan parte hartu ez izana eta IKTen arloan (informazioaren eta komunikazioaren teknologietan) Gipuzkoako Foru Aldundiko beste laguntzarik jaso ez izana.
  • f) Gutxienez, jarduera bat bezero partikularrentzat garatzea (produktuak eta zerbitzuak).
  • g) Laguntza eskatzeko orria oso-osorik eta behar bezala betetzea.
  • h) 215 € + BEZ ordaindu beharko dira programan parte hartzeko

3. Programaren prozedura administratiboaren azalpena

3.1. Laguntza eskatzeko orria lortzea

  • Gipuzkoako Bazkundeko egoitzan (Tolosa etorbidea 75 - 20018 Donostia).
  • Programaren www.i-micropymes.com web orrian.
  • Aldez aurretik helbide honetara eskatuta, posta elektronikoaren bidez: i-micropymes@camaragipuzkoa.com
  • Beste sistema batzuen bitartez, 943 000 285 telefonora deituta

3.2. Laguntza eskatzeko orria beteta aurkeztea

Eskabide-orria beteta, sinatuta eta zigilatuta aurkeztu beharko da Gipuzkoako Bazkundeko egoitzan (Tolosa etorbidea 75 - 20018 Donostia). Bestela, ohiko postaz bidaliko da helbide berera, eta “I-MICROPYMES PROGRAMA” jarriko da gutunazalean.

i-micropymes” programak posta elektronikoz baino ez ditu bidaliko arautegi honek barne hartzen duen programaren karietara egin beharreko jakinarazpenak, hori dela eta, empresa onuradunak eguneratua eduki behar du harremanetarako helbide elektronikoa eta helbide hori enpresako pertsonaren batena izango da.

i-micropymes” programa enpresa eskatzaileekin harremanetan jarriko da, hauek xedea ezagutzen dutela eta laguntza eskatutako programaren ezaugarriak ezagutzen dituztela bermatzeko.

3.3. Lan-espedienterako aholkularia hautatzea

Homologatutako enpresa aholkulariek, “i-micropymes” programan parte hartzen dutenean, gehienez 2 lan egin ditzakete aldi berean.

Enpresa onuradunak enpresa aholkulari bat aukeratzeak ez du lana burutuko denik bermatzen: gerta daiteke aukeratutako enpresa aholkularia aldi berean 2 lan egiten jardutea eta, hala bada, eskatutako aholkularitza-lana enpresak 2 lan horiek amaitu arte zain geratuko da, aurrez besteren bat egiteko hitza emanda ez badago.

Egoera honetan programa amaituz gero, laguntzetarako partida ekonomikoa amaitu delako, zain dagoen enpresak ez du onuradun izateko eskubiderik izango. Horrelakorik gerta daitekeela aurreikusiz gero, “i-micropymes” programa enpresekin harremanetan jarriko da, aholkulariz aldatu eta laguntzetan parte hartu nahi duten ikusteko eta lana berehala hasteko.

Eskarien orrian enpresak ez badu adierazi homologatutako zein aholkularirekin egin nahi duen lana, “i-micropymes” programa laguntza eskatu duen enpresarekin harremanetan jarriko da honakoak jakiteko:

  • i-micropymes” programaren esku uzten duela, bere lan-espedienteaz arduratzeko aholkularia izendatzeko zeregina.
  • Aholkularia pertsonalki aukeratu nahi duela. Kasu honetan enpresari posta elektronikoz igorriko zaio i-micropymesek homologatutako aholkularien zerrenda, egoki iritzitako irizpideen arabera aukeratu dezan. Igorri eta astebete igaro ondoren enpresak aholkularia aukeratzen ez badu, programak homologatutako aholkulari bat izendatuko dio.

3.4. Programako onuradun moduan onartua izatea

i-micropymes” programako laguntzetan sartzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, enpresa eskatzaileak jakinarazpen bat jasoko du 215 € + BEZ laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituela adieraziaz, kopuru hori baita programan parte hartzeko erabakitakoa.

Orduan kontzeptu horrengatik faktura igorriko zaio.

Faktura honen ordainketa jasotzea ezinbestekoa da lana abian jartzeko

Enpresa onuradunaren ordainketa jasotakoan, honek jakinarazpen bat hartuko du posta elektronikoz programan izena emana onartu zaiola adieraziaz.

Jakinarazpen horretan, honako hauxe agertuko da:

  • Programaren web guneko (www.i-micropymes.com) “enpresa parte-hartzaileen gunean” sartzeko pasahitza, nahi izanez gero, espedientearen online jarraipena egiteko.
  • Aholkularitza-lana egiteko esleitutako aholkulariaren egiaztapena.

3.5. Aholkularitza-lana garatzea

Jakinarazpena jasotakoan, aholkulariak 30 eguneko epea izango du, behar den moduko aholkularitza-lana egiteko. Epe horren amaieran, gainera, enpresako pertsona bat prestatu beharko du, enpresaren oinarrizko web orriko eta Gipuzkoa Marketen, Gipuzkoako Bazkundeko zein Gipuzkoako Foru Aldundiko online marketin-zerbitzuen web orri berriko edukiak eguneratu ditzan. Gehienez ere, epea 30 egunez luzatu ahal izango da, aholkularia eta enpresa ados jartzen badira eta Gipuzkoako Bazkundeari idatziz jakinarazten badiote. Epealdi horretan, aholkulariak eta enpresak bi bilera egin beharko dituzte gutxienez:

  • 1. bilera. Hona hemen helburuak:
    • Enpresaren oinarrizko web orria ezartzeko eta online marketin-zerbitzuen plataforma berrian sartzeko helburua zehaztea eta kokatzea, Interneteko agerpen-premiak kontuan hartuta.
    • Garatu beharreko lana azaltzea eta proposatzea eta webeko agerpenerako beharrezkoak diren edukiak biltzea.
  • 2. bilera. Hona hemen helburuak:
    • Garatutako web orria aurkeztea.
    • Online marketin-zerbitzuen plataforman alta hartzea.
    • Enpresa prestatzea, Interneten duen informazioa eguneratu dezan.

Oso garrantzitsua: programak web orri berriaren sorrera diruz laguntzen duenez, ezin izango da inolaz ere lehendik dagoen web orria aldatu eta hobetu.

Aholkularitza-lana amaitutzat emango da:

  • Enpresak Interneteko domeinua duenean (aurretiaz ez bazeukan) eta, gutxienez, bertara atxikitako posta elektronikoa eratuta duenean.
  • Enpresaren oinarrizko web orria abian dagoenean eta, gutxienez, honako orri-egitura hau daukanean:
    • Enpresaren aurkezpena.
    • Jarduera, zerbitzuak eta produktuak.
    • Lokalizatu, harremanetan jarri.
    • Legezko oharra.

Web orria zenbait hizkuntzatan argitaratzeko prest egongo da, baina enpresak berak sartu beharko ditu hizkuntza horietan dauden edukiak

Egindako web orrian adibideak programaren web gunean ikus daitezke: www.i-micropymes.com.

  • Web gunera atxikita dagoenean. Orduan, Google Analitycs tresna eratuko da, jasotako bisiten trafikoa ikusi eta aztertu ahal izateko.
  • Enpresak Gipuzkoako Marketen alta hartu duenean.
  • Aholkulariak enpresa bera prestatu duenean, bere web orrian eta Gipuzkoa Marketen aldaketak egiteko eta Google Analitycs tresnaren bidez bere web orriaren jarraipena egiteko.
  • Programa kudeatzeko aplikazioaren barruan, aholkulariak programan sortu beharreko agiri guztiak espedientean sartzen dituenean.
  • Enpresa eskatzaileak aholkulariak egindako lana onartzen duenean (berariazko oniritzia) eta aholkularia balioesteko galde-sorta behar bezala beteta, sinatuta eta zigilatuta aurkezten duenean
  • i-micropymes” programak egindako lanaren kalitatea egiaztatu duenean, onartu baino lehenago eman beharreko azken urrats moduan.

Egindako lana egiaztatutakoan, enpresari eta aholkulariari jakinaraziko zaie aholkularitza-lana amaitu egin dela.

3.6. Urraketak

Aholkularitza egitea erabakitako lanak burutzen ez badira, programari edo aholkulariari egotz dakizkiokeen arrazoien ondorioz, enpresari programan parte hartzeko emandako kopurua itzultzeko eskubidea izango du.

© 2006 | Jabetza intelektuala Tolosa Hiribidea, 75 - 20018 Donostia-San Sebastián

Tel.: +34 943 000 285 -